Josu Mendicute (Mugikorretik bidalia)

El 08/03/2013, a las 21:09, leire narbaiza arizmendi <[email protected]> 
escribió:

> Bale, nik ez dakat probelarik Bilduk, Amaiur, EHbildu, sortu, Euskadiko 
> Ezkerrak, Jarraik edo Sunsunkordak erderaz egitten dabenian salatzeko edo 
> esateko. Bardin desta kargu hori nungua dan! Benetan. Ni ez nago iñungo 
> partidutan. Iñoiz ez naiz hain erasokorra izan PNVkin, eta nere mezuak 
> irakortzia besterik ez dago. Kontu konkretu bateken kontra jardungo dot, 
> baiña oin arte ez dot uste azken mezuetako tonua iñoiz eta hain jarraixan 
> irakorri destazuenik.
> 
> Kontua da gaiñezka egin dodala. Patxilongandik ez neban ezer espero euskera 
> arluan, baina hoónengandik bai. Tira, historixak erakutsi desta ixa beti 
> defraudau nabela PNVk eta ez dakitt zelan jarraitzen dodan esperantzia 
> izaten, tentel hutsa naiz. 
> 

Tentela naiz ni be, ba. Esperantza dakat, baina. Nik uste aurrerapausuak ematen 
ari dirala, era beste alderdixak be. PPn, esaterako, ja ez da Laura Garrido 
euskaraz egin dezakeen bakarra irrati eta telebistan. ETBko debatean, 
esaterako, beste bi irten dira eta konstantzia daukat hirugarren bat ere 
joatekotan izan dela. Eta harrigarria badirudi ere, UPYDko Gorka Maneirok 
euskaraz egiten du batzuetan Legebiltzarrean.



> Bilboko alkatiana! Ez daka atxakixarik, Josu! Hainbeste urtian! Ezta berba 
> bat be! Kontuan izan Osasun sailburau izan zala aurretik! Partiduak ezin izan 
> dau bihartu? EZ dot siñesten, benetan. Hori, nere ustez, utzikerixia eta 
> borondate faltia da. Euskeriak ez detse ardura! Neretako, froga nabarmena!
> 
> Orduan enterradoriak perfilla bihar dau eta alaktiak, lehendakarixak eta 
> sailburuak ez??? Ederki, holan pentsatzen badozu, dana esan destazu! Izan 
> leike ni askoz radikalagua euskeraian asuntuakin. Baiña esperientziaxak 
> erakutsi desta gogor jarritta baiño ez dogula ezer lortuko. 

Nere ustez argi ta garbi: jakin biharko leuke.



> 
> Perfillena? KOmeni ez jakuenian langille bateri eskatzia (goi maillako 
> funtzionarixua danian, adibidez, eta jarrera ez oso ona) ez jako eskatzen.


Eskatu biharko litzateke nire ustez.

> Udal askotan ondiokan langilliak perfilik ez dabe atara eta derrigortasuna 
> hankartetik pasatzen dabe.
> 
> zer lortu da perfillekin? Ez dakitt! Eskatu bai, baiña gero bihargin hórrek 
> badake erabillera planik, ala euskera-tituluak dira KZgunetan egitten dittuen 
> word, excel eta abarren tituluen modokua? Lortu eta kajoian sartu!!!
> 
> Josetxo Ibazetak euskeraz ete dakixan? Ez dakitt. Nik grabaziño horrekin 
> ezagutu neban! Nire jarraitzailia da twitterren eta begiratu detsadaz tuitaak 
> eta batzuk euskeraz dagoz. Ez balitza, txarto, baiña ez destazu konparauko 
> hiri bateko alkatia edo idazkarixa? 


Ez noski, baina kargu altua da.
> 
> Zuk diñozun dekretua, azken momentuan etara eben, 25 urteren ostian!!!!! 25 
> urte??????

Lehenago nahiko zenduan, baina neska, gaizki ez jatzu irudituko behintzat!


> 
> Nik diñodana haur eskolen gaiñeko arauaz nabil, honetaz 
> http://www.ehu.es/ehusfera/asieromero/2013/02/07/haur-eskoletan-gaztelania-eta-euskara-erabiltzearen-alde-azaldu-dira-eaj-pp-eta-upd/
> 
> Beraz,… Kataluñan aurre egin detse, hamen otzan eta bendeko, benetan ez 
> dakizu zelako ondoeza sortzen desten!!! 

Neri lojikua iruditzen jata eskolan hasieran ama hizkuntza erabiltzia, hemengo 
hizkuntza ofizial baten eta gurasuek hala nahi badabe....

> Eta ez dot jarraittuko, sutu eta gogotxartu egiten nabelako gaixak!
> 
> leire


Animo Leire

Josu



> 
> 
> 
> Josu Mendicute<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 
> martxoa 8 18:40):
>> 3 puntu ez dizkizut erantzungo ideiarik ez daukadalako, baina beste guztiak 
>> puntuz puntu:
>> 
>> leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 
>> martxoa 6 21:29):
>>> Beittu, memoria faltan nabillela? EZ esan horrelakorik! Egunerokuan jasaten 
>>> dittut hizkuntza-politika florero hori eta!
>>> 
>>> -Hiri handixenetako alkatetzarako erdaldun peto-petua proposatu eta bertan 
>>> mantendu, asmorik be ez dakana bertako hizkuntzia ikasteko
>> 
>> Azkuna bezalako kasuak nahiko anekdotikoak direla esango nuke, eta gainera, 
>> dauzkan hauteskunde emaitzekin Azkuna kentzea arrazoi linguistikoengaitik 
>> zaila izango luke EAJk Bilbotarren aurrean justifikatzeko... bere egoeran 
>> PSOEk edo Bilduk alkate hain herrikoia (hauteskunde emaitzak ikusi besterik 
>> ez dago) kentzeko izango lukeen arazo berdina alegia. 
>> 
>> Alderantzizko adibideak ere jar ditzazkegu. Eusko Legebiltzarreko mahaiburu 
>> Bakartxo Tejeria oraindik ez dut entzun ganberan gaztelaniaz hitz bakarra 
>> esaten. Erdaldunei ere euskara hutsez egiten die. Hemen ikus ditzazkezu 
>> bilkura apasionanteak: 
>> http://www.parlamentovasco.euskolegebiltzarra.org/eu/emisiones
>> 
>> 
>>  
>>> 
>>> -Kargu asko erdaldun hutsak ikasteko asmorik be ez dakenak jartzen dittu
>> 
>> Gaur bertan Arri Zulaika legebiltzarkidearen (EHBildu) diskurtsoa ikustekoa 
>> zen adibidez. Sarrera euskaraz eta traba ugarirekin, eta diskurtso 
>> inportantea gaztelaniaz, tarteka euskaraz irakurtzen. Ez dut uste EAJk 
>> bakarrik patrimonializatzen dituenik kontu hauek, edo bestela gogoratu duela 
>> gutxi Laura Mintegik kazetari euskaldunei egindako keinu itsusi hura, ordu 
>> gutxitara barkamena eskatu behar izan zuenekoa: 
>> http://sustatu.com/1360861800952
>> Larriagoa da komentarioa "como sé  que tenéis prisa, voy a hablar primero en 
>> castellano y luego en euskera" lehen hizkuntzaren aukeraketa hutsarena 
>> baino...
>> 
>> Erdaldun adibide bat jartzearren EHBilduk ordezkatzen duen beste adar 
>> abertzaletik... Josetxo Ibazeta, Donostiako alkatearen (Bildu) idazkari 
>> zenak eta Alde Zaharrean "Gora ETA militarra" oihuka aritu zenak, ba al daki 
>> euskaraz? 
>> 
>> Niri pertsonalki ez zait gustatzen kargu altuek euskaraz ez jakitzea. Baina 
>> egia ere bada 600.000 omen garela euskaldunak eta, horretara, 1.400.000 
>> euskal herritar erdaldunak... eta halere, kargu altu gehienek euskaraz 
>> egiten dutela esango nuke.
>> 
>>  
>>> 
>>> -Memeriak fallatzen ez badesta PNVk egin zetsan gerra itzela Euskaldunon 
>>> Egunkarixari, abortua izan zeiaxn. Abortua eurek sortutakua izan zan! 
>>> 
>>> -Helduen euskalduntzia txaplata hutsa izan da: beti pegia, beti enbarazu, 
>>> beti txarto. BArrutik bizi dot azken 23 urtian, badakitt zertaz dihardudan!
>> 
>> Nik ez dakit. Kontatu nahi baduzu gustora irakurriko dizut.
>>  
>>> 
>>> -25 urtian ez dau balorerik izan martxan jartzeko enpresa eta dendetako 
>>> plana.
>> 
>> Ez dakit horretaz ari zaren baina Ibarretxeren gobernuak dekretu bat atera 
>> zuen enpresa eta dendetan euskarazko rotulazioa eta zerbitzua arautzeko. 
>> Lopezen gobernuak bota zuen atzera. Gai horri prentsan emandako 
>> tratamenduari buruzko lan txiki bat daukat (80 orrialde inguru memoria falta 
>> ez baldin badut), bi ikaskiderekin iaz masterrean egin nuena, eta pribatutik 
>> bidaliko nahi baduzu, ikus dezazun kaberna mediatikoak nola tratatu zuen 
>> Jaurlaritzak ausardiaz egindako dekretua eta horren inguruko debatea.
>> 
>> 
>>  
>>> 
>>> -Perfillak betetzen dittu segun ze kasutan (komeni jakonian)
>> 
>> Komeni? Ze esan nahi dozu?
>>  
>>> 
>>> -Osakidetzan 2. perfilla danondako. Alegria! Gaiñera kanpotik datozen 
>>> erizaiñak (ez dakitt beste kasuetan) ez dake perfilla egiaztatu biharrik. 
>>> Beraz 0 dira!
>>> 
>>> -Puntilla Werteri men egitea: beti menpeko, esaneko, euskaldun zintzo 
>>> "legeak agintzen dau" eta "amen-amen" esan. EZ!!!!!!! JARKI behar dugu! 
>>> Kaka burutik behera!  
>> 
>> Werten LOMCEz ari zara? Nik dakidala EAJk ez dio amen esan. Akaso memoria 
>> falta baino, ulermen falta daukat nik:  
>> http://www.elmundo.es/elmundo/2013/03/04/paisvasco/1362417076.html
>> 
>> Asteburu ona!
>> 
>> josu.
>> 
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>> 
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to