|
Markosek behean aipatzen duen gai horren ildotik... dena da, noski,
eztabaidagarri eta denden ordutegi kontu horretan zilegizko interes asko dago,
baina baita argiegi esaten ez diren puntuak ere. Nik orain urtebete arte
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean lan egiten
nuenez:
1.
Estatu espainiar guztian zehar Euskal Autonomia da Erkidego bakarra non
igandeetan "ez den dendarik irekitzen".
2. Hau
ez da erabat egia, ze, dendariak (handiak eta txikiak) bat ez datozenez gero,
orain arte ez da batere arautegirik zehaztu, Jaurlaritzak agindu baitzien
dendariei arautuko zuela "beraiek elkarrekin adosten zuten ordutegia" eta ez
zuela batere arautuko "euren arteko adostasunik ez zegoen bitartean". Azken hiru
urteotan adostasunik egon ez denez gero, ez da arautegi ofizialik izan eta
bakoitzak egin ahal izan du (legez behintzat) nahiago izan
duena.
3-
Gezurra dirudien arren, adostasun falta honetan ez dira superfizie handiak
erosoen sentitu direnak izan, senitarteko denda txiki-txikiak baino. Hau da,
superfizie handiak ez dute ireki ahal izan (edo ez dira ausartu), sindikatuen
presioaren beldur, baina langilerik gabeko denda familiarrek nahiago izan dutena
egin ahal izan dute. Ondorioz, paradoxa gero, ireki nahi omen duten superfizie
handiak itxita egon dira eta itxi nahi omen duten denda txiki familiarrak
irekita. Nik behintzat Eibarren, Bergaran zein Deban igandero ireki ohi duten
denda txikiak ezagutzen ditut.
4-
Arautegirik ezak balio zezakeen aurretik kokaturik zeuden superfizie handiak
sindikatuen beldur ziren bitartean, baina nahikoa litzateke superfizie berriren
bat etortzea (IKEA edo dena delakoa) arautegi gabeko eta beldurpeko oreka hori
hausteko. Hori dela eta, Jaurlaritza pentsatu zuen aukerarik txarrena
arautegirik eza zela eta onena, berriz, minumuna (urteko zortzi igande)
arautzea, gutxienez ordutegi ofizialen bat egon zedin.
5- Eta
sindikatuak minumun honen kontra (arautzearen kontra beraz) atera dira,
superfizie handien langileen mesedetan ari direlakoan (behar bada bai) baina
langilerik gabeko denda txikiak nahi zutena egiten ari zirela salatu
gabe.
6-
Bilboko manifestazioari dagokionez, badirudi mundu guztia bat datorrela
Jaurlaritzaren erabakiaren kontra, baina inork ez du esan CECOBI (Bizkaiko
dendarien elkartea hain zuzen ere) alde dagoela.
7.
Azken batean, badirudi (eta oker banago prest nago nere burua zuzentzeko),
gertatu dena ez dela sektorearen manifestazioa, ezta sektoreko langileen
manifestazioa ere, sindikatuen presentziari dagokion manifestazioa baizik. Eta
ez dut nik esango manifestazio-mota hau zilegi ez denik. Baina bakoitzari
berea.
Amati�o
----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED]En nombre de markos zapiain Enviado el: domingo, 16 de enero de 2005 18:16 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: [eibar] ordutegi libreen alde
|
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
