Astean azaldu den beste albiste bat:

Pasaiako portu berrian zentral elektriko bat egiteko interesa omen dago.

Berriz ere lehengoan gaude. Gure politikariek garbi omen zeukaten
portu hau beharrezkoa zela, zenbakiek, arrazoiek eta etorkizunak ongi
justifikatzen omen zuten. Nik ez neukan garbi, zertarako portu handi
hori. Batetik agintariekin konfidantza izan behar dut, bale.  Baina
bestetik, askori entzun diot lan horrek ez zuela justifikaziorik,
ekonomikoki ere ez zela errentagarria. Nork arrazoia?  ez dakit.

Kontua da, orain bai. Zentral hori egiten bada, portuak zentzua izango
duela, alde ekonomiko hutsetik begiratuta behintzat.

Aizu, baina hori ez zen inolaz ere portua egitearen helburua!
Portuaren helburuak beste batzuk omen ziren!  Berriz ere, obrak
planteatu, proiektuak egin, dirua bilatu, eta gero helburuak aurkituko
ditugu.

Berdin da. Hormigoiz estaliko dira gure zalantza guztiak.

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to