Garik:

<Berriz ere Amatiño, ez ditut obra haundi hauek ulertzen. Lan handia
<dago komunikazio arloan.

-- Seguru gero. Ez zeukat batere zalantzarik. Hori duk nere ardura
oinarri-oinarrizkoa. Alegia, ni arduratzen nauena ez duk hire kontrako
iritzia (iritzia iritzi, bakoitzak berea dik), hire informaziorik eza baino.
Edo, hobeto esateko, hire informaziorik eza eragiten duan komunikaziorik
eza. Baina, nonbait,  honetan ere oso "euskaldunak" gaituk. Egin eta egin,
ondo egitea aski balitz bezala.

   Pasaiko kasuan, Enekok aipatzen duan maketa eta guztiko proiektu hori
orain dela hiru edo lau urte ikusi nian eta segurutik ikusterik nahi izan
duten pasaitarrek izan ditek ikusteko aukera. Baina mundua (gure
iritzi-mundua) ez duk Pasaian amaitzen.

   Bestetik, ni ere ez nauk obra handien zale. Eta, nik dakidanez, nere
gainetik daudenak ere ez. Eta, Mutrikuko portuaren egitasmoa (ez nauk
ahaztu) onartu zian alkatea ez duk jeltzalea.

   Kontua duk izugarrizko zorabioan bizi garela, Enekoren lagunaren adibidea
kasu, eta beste horrenbeste zaborrak direla eta. Kontua duk nola oreka
asmatu. Nola beharkizunei erantzun gehiegikeriarik gabe. Eta nola hiritarrei
azaldu.

   Amatiño




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to