Garik:

<Gure politikariek garbi omen zeukaten
<portu hau beharrezkoa zela, zenbakiek, arrazoiek eta etorkizunak ongi
<justifikatzen omen zuten.

-- Honela, bat-batean... oraindik erdi lotan... politikariek ezezik,
Gipuzkoako Merkatal Ganbarak, Pasaiak, Pasaiko Portuak, Pasaiko enpresek...
Nik ere ez zekiat, baina Industria Sailean lanean nengoala segurutzat joten
zuan (inork ez zian ukatzen) Pasaiak berak ez zuela etorkizunik portua
itsasadar barrutik ateratzen ez baldin bazen eta Pasaia bera ez bazen erabat
biziberritzen eta eraberritzen.
   Zentralarena berria duk. Gipuzkoak (eta gipuzkoarrek) energia behar dik
baina gure artean energi-ekoiztetxeek sortzen duten erreakzioa kontuan
izanda, zein udalek hartuko likek bere lurretan? (Nik nahiago horrelako
zentral bat, hainbat urtetan Kanpantzarretik behera izan dugun zabortegia
baino).
   Pasaiko eremu berriak aukera hori ematen omen dik, baina kanpoko portu
berriaren eraikuntza eta barruko portu itsasadar hondatuaren eraberritzea
beste gauza bat dira.
   Amatiño


-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] nombre de Gari Araolaza
Enviado el: sábado, 31 de diciembre de 2005 9:36
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: [eibar] Beste zentral bat


Astean azaldu den beste albiste bat:

Pasaiako portu berrian zentral elektriko bat egiteko interesa omen dago.

Berriz ere lehengoan gaude. Gure politikariek garbi omen zeukaten
portu hau beharrezkoa zela, zenbakiek, arrazoiek eta etorkizunak ongi
justifikatzen omen zuten. Nik ez neukan garbi, zertarako portu handi
hori. Batetik agintariekin konfidantza izan behar dut, bale.  Baina
bestetik, askori entzun diot lan horrek ez zuela justifikaziorik,
ekonomikoki ere ez zela errentagarria. Nork arrazoia?  ez dakit.

Kontua da, orain bai. Zentral hori egiten bada, portuak zentzua izango
duela, alde ekonomiko hutsetik begiratuta behintzat.

Aizu, baina hori ez zen inolaz ere portua egitearen helburua!
Portuaren helburuak beste batzuk omen ziren!  Berriz ere, obrak
planteatu, proiektuak egin, dirua bilatu, eta gero helburuak aurkituko
ditugu.

Berdin da. Hormigoiz estaliko dira gure zalantza guztiak.

Gari


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to