Ondo edo gaizki egina baina bakailu biltegi bat, turismoko ontzientzat atrake lekua, ontziola bat, paperfabrika bat edo bestalako industriaren bat ipintzea, zentrala bezala, portuari eta bertan ipinitako industriei errentagarritasuna emateko egiten da, eta bide batez inguruan bizi direnei .
Energia zentralak eta energiarekin lotutakoak aktibitateak ohizkoak izan dira portuetan. Lehendik ere bazegoen zentrala Pasaian. Garai batean hango karboi malutekin gozaltzen zuten egunero pasaia, lezo edo errenterikuak. Bilbon, Gijon, Ferrol eta mila portutan daude zentralak. Zaharraren ordez, berriagoa eta errentagarriagoa jakina, ipintzeko asmoa izango da Pasaian. Hainbesteko menpekotasun energetikoa ez izateko, errentagarritasunagatik, ea, energia aurreztu eta energia ekoizteko planak daude (ikus http://www.eve.es/index_he.asp , edo zehatzago http://www.eve.es/jornadas/ponencias.asp ). Hori lortzeko ziklo konbinatu gehiago eraiki beharko dira, ez dira perfektoak eta gainera ez dago toki apropos larregirik zentralentzat: Bilboko portua, Pasaia, Basordas edo Bermeo agian, ez dakit. Handia da Eibar, baina zaila ikusten dut bigarren Boroa bat Matsarian :-) , agian Araban bai. Energia berriztagarriak ekoiztea ez da hain erraza eta tokia behar dute ere (adib. gure mendietan haize errota gehiago eraikitzea zaila dirudi, askorentzat jada errota larregi dago), beharbada itsasoko haize erroten "plantazioak" izan daitezke irtenbide errentagarri bat (http://www.wfs.org/forecasts.htm) edo bestelako itsas energia motak aprobetxatzea (ikertzen ari dira mareen asuntoa). Aurreztea onena, baina denok nahi dugu hobeto bizitzea. Esate baterako, badaukat lagun bat zentral guztien aurka dagoena, baina nere etxean pare katxarro batera jartzen dugunean argiak "salto" egiten duenean, "por que ostias no contratas más potencia de una puta vez" beti esaten didana. Inkoerentea, ni bezala. Bestalde, gaur egun Pasaiako badiaren ingurutik pasatzea nahiko negargarria da. Egia esan ezin duzu ikusi edo handik paseatu, portuak itxita dauka akzesoa, ezin duzu Pasaiako badia kasik ikusi ere. Berdin pasatzen zen lehen Bilboko Nerbioi (edo Ibaizabal) erribera osoan. Gaur egun mundu guztiari zoragarria iruditzen zaio Euskaldunatik Arenaleraino paseatzea, edo Santurtziko kiroldegi inguruak, baina portua kanporago eraman den arte, ezin zen hortik ibili. Inposible, portuak itxita zeuzkan akzeso guztiak (gainera oso zaharkitutako portuak). Pasaiako kasuan antzerako zeozer planteiatzen dela uste dut. Eraberritzeko plan osoa. Duela hamar bat urte erakutsi zidaten maketa baten aurrean hori azaldu zidaten behintzat. Espazio guzti hori inguruko hiritarrentzat errekuperatzea (benetan behar dute, nik uste) eta portu berria kanpoan egitea. Errentagarri egiteko, Bilbon bezala, badian etxebizitzak eta bestelako eraikuntza komertzialak, sozialak,.. egingo dituzte. Parke eta gune publikoak ere, seguruenez nahi baino gutxiago, hori bai. Eta kanpoan beste aktibitate errentagarriak planteiatuko dituzte. Portu baten normalak diren industriak. Zentrala edo energi industriak, besteak beste. Merezi du? Ez dakit, nik uste baietz, agian oker nabil, beraz bertakoek erabaki dezatela. Ezagutzen ditudan portu guztiak horrela eraiki dira historian zehar, gero eta kanporago, itsasoari tokia irabazten. Zentzu horretan, eredugarria da Bilboko portuaren historia: San Anton, Arenala, Deusto, Sestao, Santurtzi, Zierbana, ... beti kanporuntz. Baina berdin gertatzen da Bermeo, Deba, Ondarroa, Zumaia, Donostia, Getaria, ... eta itsasertz guztietan. Urteetan zehar itsasoari irabazitakoa kenduz gero, hutsean geratzen dira. Begira non dagoen Ondarroako eliza grabatu honetan: http://www.ondarroa.net/Ezagutu/Historia/histo1.jpg itsas gainean, eta konparatu gaur eguneko edozein argazkirekin http://www.ondarroa.net/Herria/Azokak/Itsas/itsasazoka2.JPG . Hori dena, ondarra zen, ez besterik, eta Artibai ibaian gora padurak. Aurrerago planteiatu dira zerrenda honetan obra erraldoien ingurukoak, eta obren inguruan batzuek bere poltsikoentzat dirua eskuratzeko susmoak. Nik uste gehienetan sinpleagoa dela kontua: Inork ez du nahi atzean geratzea, etorkizunean denok nahi dugu hobeto bizitzea. Eta beste batek zerbait egiten badu, ona eta aurrerakoiaren itxura badu, guk ere egitea nahi dugu, ahal bada hobea/handiagoa. Eta gehienetan ez da alderdi batekoa edo besteko izatearen kontua. Adibidez, Mutrikuko udaletxean ikusi nuen nik lehen aldiz portu berriaren maketa. Alkatea EHkoa zen. Gustora eta arro azaldu zigun proiektua eta proiektuak herrira ekarriko zituen onurak. Garai berean eta kilometro gutxira, EH alkatetzan zegoelarik ere, egin zen Ondarroako porturako proposamena, kanpoko portua, itzela, maketa eta guztiz, hemen duzue: http://www.ondarroa.net/Ekonomia edo hemen: http://www.ondarroa.net/Ekonomia/OPE ikus daitekenez zementu mordua darama. Nik dakidala ez zegoen porlana inori erosteko inolako traturik eta horren bidez aberastu edo partidurik finantziatu. Eztabaidak baziren, guztiak ona ekartzea Jimeno Jurioren lana baino luzeago litzateke. Nork finantziatuko hain obra handia, zertarako egin portua gero beste batzuek euren kontu aberasteko, marinelak kabroien moduan bizitzeko baporeen barruan, eta abar luzea. Interes ezberdinak, kontrajarriak, baina denek ikusten zuten normala moila handitu beharra, Kakaleku aldera, itsaso gainean egitea, itsasoari zatia kenduta, eta han bakoitzaren iritziaren arabera, portuko industrialdea egitea, depuradora egitea, lonja berria egitea, edo portu erraldoia hastea. Eta bide batez, herriarentzat irabaztea gaur egungo portua eta herriarentzat mugatuta zeuden espazio horiek. Iruditzen zait kostakoek normala ikusten dutela itsasoari lurra irabazten joatea, beti egin dutelako horrela. Lehorrekoak aldiz astakeria bezala ikusten dugu, anti-ekologiko totala. Aldiz, normala ikusten dugu zekulako desmonteak egitea, mendia erabat hankaz gora jartzea, errekak desbideratzea,... poligono industrialak egiteko. Ez dakit nolako premiak dituzten, baina portu berriak gutxienez hurrengo 50-100 urteeri begira eraikitzen dira, ez datozen bost urteetara begira. Beno, edarra txapa atera zait. Urtea bukatzeko korrika apur bat egitera noa Aixolako urtegian: obra erraldoia hura era, baina gaur egun inguruan paseatzeko edo korrikan egiteko tokirik onenetarikoa da. Ea ez dudan urtea amaitzen agujeta larregirekin ;-) eneko > Astean azaldu den beste albiste bat: > > Pasaiako portu berrian zentral elektriko bat egiteko interesa omen > dago. > > Berriz ere lehengoan gaude. Gure politikariek garbi omen zeukaten > portu hau beharrezkoa zela, zenbakiek, arrazoiek eta etorkizunak ongi > justifikatzen omen zuten. Nik ez neukan garbi, zertarako portu handi > hori. Batetik agintariekin konfidantza izan behar dut, bale. Baina > bestetik, askori entzun diot lan horrek ez zuela justifikaziorik, > ekonomikoki ere ez zela errentagarria. Nork arrazoia? ez dakit. > > Kontua da, orain bai. Zentral hori egiten bada, portuak zentzua izango > duela, alde ekonomiko hutsetik begiratuta behintzat. > > Aizu, baina hori ez zen inolaz ere portua egitearen helburua! > Portuaren helburuak beste batzuk omen ziren! Berriz ere, obrak > planteatu, proiektuak egin, dirua bilatu, eta gero helburuak aurkituko > ditugu. > > Berdin da. Hormigoiz estaliko dira gure zalantza guztiak. > > Gari
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
