Eztabaida asko sakondu du Enekok, eta Amatiñok ere kontuak eskatzen dizkit.
Nik ez daukat Pasaiako portuaren kontrarako argudio sakonik, batez ere gaia ez dudalako askorik ezagutzen. Kasualitatez Mikel Elortzaren zerrendakidearen gaurko zutabean ere gai hau jorratzen du: http://tinyurl.com/7nkqn Horregatik ez naiz ausartzen eztabaidan sakonago sartzera. Nik kritikatu nahi nuena zen, proiektu handi hauetan justifikazio eta helburuak gero aurkitzen direla, eta metodo hau ikusi dudala lehenago ere aurretik kritikatu nituen Mutrikuko portu berri eta trenen Y horretan. Hau da, lanak zerbaiterako aurkezten direla, horrela saltzen zaizkigu, eta gero kontrako argudioak azaltzen doazen neurrian, helburu eta justifikazio berriak sortzen direla. Ez naiz gehiago luzatuko. Badira zerrendan ni baino ezagupen eta argudio (eta lotsa ere seguruenez) gehiago dutenak. Berriz ere Amatiño, ez ditut obra haundi hauek ulertzen. Lan handia dago komunikazio arloan. Gari
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
