Harrituta geratu nintzen Txabarrik karguan jarraituko ez zuela zabaldu 
eta DVn argitaratu zen erreportaje bat irakurri nuen arte. Kudeaketa lan 
oso ona egin zuela aitortzen zuen DVk baina besteak beste "sobrado" eta 
"pagado de si mismo" zela esaten zuten. Harrituta geratu nintzen, ez 
baita ohikoa izaten horrelakoak erreferentzia pertsonalak egitea 
kargudun publiko bati.

Joan den astean Praileaitz dela eta Txabarrik egindako adierazpen batzuk 
irakurri nituen. "Si Xabi Otero y Xabier Peñalver quieren hacerse 
famosos, tienen la oportunidad de conseguirlo, uno en el ámbito de la 
fotografía y el otro en el de la prehistoria, pero que dejen de armar 
jaleo sin fundamento»

Otero bere argazki ederrengatik ezagutzen dut bakarrik. Peñalverrekin 
izan dut tratua. Bere eskutik bizi izan nuen arkeologia munduan bizi 
izan dudan esperientzia hunkigarriena, Ekain-en sartu eta hango margo 
eta bazterrak ikustea. Ondoren hainbat erreportaje egin ditut Gipuzkoako 
Burdin aroko hiri harresituen ingurukoak, trikuharri eta cromlechen 
ingurukoak, eta abar.. Orain 4-5 urte urduri eta emozionatuta hotsegin 
zidan Debako haitzulo batean aurkikuntza bikainak egin zituztela esanez, 
eta telebistako kamerak hartuta joan ginen grabatzera baldintza batekin, 
irudi haiek ezin ziren argitara eman erakunde publikoekin adostuta 
aurkezpena egin arte. Baina grabatu beharra zegoen, indusketek aurrera 
jarraituko baitzuten eta aztarnak non eta nola agertu ziren grabatzeko 
une bakarra baitzen hura. Urtebete beranduago berriz ere izan ginen 
grabatzen Praileaitzen, eta ia beste urtebete pasa zen nire laneko 
kajoitik zinta haiek atera ziren arte.

Hasiera hasieratik harrobiaren lanekin oso kezkatuta ageri zen Peñalver, 
baina gaia komunikabideetara atera eta zalaparta sortzeari uko egin dio 
hainbat urtez. Bere lana indusketa ahalik eta txukunen egitea eta 
txosten onak egitea zela zioen. Niri iruditzen zait Peñalver Praileaitz 
babesteko eskaera eginez komunikabideetara atera bada benetan gauzak 
larri ikusi dituelako izango dela, eta nik behintzat ez diot antzeman 
izan inoiz protagonismo pertsonalerako irrika berezirik. Are gehiago, 
ahal izan duen bitartean nahiago izan du eztabaida horietatik kanpo 
mantendu.

Ez dut uste Otero eta Peñalverrek inolako beharrik dutenik horrelako 
aldarrikapenetan sartzeko, beren ohiko lanak nahikoa prestijio eta 
errekonozimendu ematen baitie. Beraz, Txabarriren hitzak benetan 
mingarriak gertatuko zitzaizkiela iruditzen zait.

oier.

Elena Lakak idatzi du:
> Ez naiz ni Txabarrik egindakoa aztertzen hasiko, ez baitut ezagutzen 
> egindako lan guztia.
> Ostera, irakurri eta entzun diodanetan, berba egiteko moduan harroskoa 
> oso iruditu zait, bere moduan pentsatzen ez dutenekiko errespetu 
> faltarekin eta prepotentzia puntuarekin: jendaurrean errietan egin 
> die, gogora datorkidanez, Andu Lertxundiri, Eskoriatzako 
> alkateari, Bergarako alkateari; hirugarren pertsona maiestatikoa 
> erabili du erruz bere handitasuna nabarmentzeko... Hori guztia, 
> aitortu behar diot, oso euskara onean. Horra hor aportazio inportante 
> bat, eta ironia barik diot.
>  
>  
>  
> Agintariak eta euskararen harira, egun hauetan GoienaTBn ikusi 
> ditudanean Debagoieneko alkateak, hirugarren egunean edo, konturatu 
> nintzen normalak ginela: alkate guztiek normal hitz egiten dute 
> euskaraz, hau da, ondo, hizkuntza normal batean biziko bagina bezala, 
> bai hizkera arruntean bai alkate bati dagokion jasoagoan, eta 
> zirudienez, alfabetatutakoan.
> Ikaragarri eskertu netsen hori.
>  
> Elena
>  

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to