Amatiñok:
-- Nork salatu du Txabarriren "arduragabekeria"? Peñalverrek.
-- Nork esan du Txabarri harrobi-ugazaben interesetara makurtu 
dela?Peñalvarrek.
-- Nork eskatu du Txabarriren dimisioa? Peñalverrek.

Ibili naiz begira baina ez ditut aurkitu non eta noiz esan dituen 
Peñalverrek aipatzen dituzu horiek. Nik ez neukan horren berri. 
Praileaitzen lagunen elkarteari irakurri dizkiot horrelakoak, eta 
Peñalver eta Otero elkarte horri babesa emanez agertu dira, hori izan 
liteke kontua?

Praileaitzeko lagunen kritikak funtsik gabekoak baldin badira Diputatu 
Nagusiak nahikoa zuen erantzun tekniko batekin. Baina erantzunean Otero 
eta Peñalverren aurka horren modu pertsonalean egiteak adierazten du 
ziur aski bera ere minduta sentitu dela, ez kritikarekin bakarrik, 
baizik eta bi horiekin pertsonalki, traizioa egin izan baliote bezala.

Amatiñok:
 > Eta inork ez du espero soldata parapublikoa duten pertsonek
 > Administrazioa lausengutu behar dutenik, baina ezta euren zenbait 
konpleju
 > uxatzeko eta nolabaiteko "pose" sozialari eusteko Administrazioa astindu
 > beharrik ere

Pentsatzekoa da Peñalver bera jakitun izango dela nondik iristen 
zaizkion sosak, eta kritikak egin dituenerako (zuzenean berak egin 
baldin baditu behintzat) ondo pentsatuko zuela non sartzen ari zen. Bere 
"zenbait konpleju uxatzeko eta nolabaiteko "pose" sozialari eusteko 
Administrazioa astindu" duela pentsatzea libre da, baina nik ezagutzen 
dudan Peñalver (eta oker egon naiteke, maiz egoten naiz eta...) ez dut 
ikusten joko horren beharrean. Are gehiago, luzaroan debate horri 
publikoki ihes egin diola kontuan hartuta, eta hain zuzen ere bere 
indusketa lana eta argitalpenak ordaintzen dituen erakundea izanik 
kritikatu duena, iruditzen zait erabaki zaila gertatuko zela 
berarentzat, eta zaila egiten zait sinestea bere burua puzteko sartu 
denik horrelako "opari trukean".

Gero arte,
oier.

Amatiñok idatzi du:
> Oier:
>
> <Ez dut uste Otero eta Peñalverrek inolako beharrik dutenik horrelako
> aldarrikapenetan sartzeko, beren ohiko <lanak nahikoa prestijio eta
> errekonozimendu ematen baitie. Beraz, Txabarriren hitzak benetan mingarriak
> <gertatuko zitzaizkiela iruditzen zait.
>
> -- Nik ez dut Peñalver ezagutzen baina bai, ostera, Xabi Otero, gutxienez
> azken hogei urteotan. Laguna dut eta profesional oso ona da. Industria
> Sailak egindako "Basque" liburua nik enkargatu nion berari. Eta aurrekoan
> esandako berbera esango dut:  Nik Xabi Oteroren aldarriari entzun egiten
> diot eta baita Diputatu Nagusiaren erantzunari ere. Jakin egin behar da
> entzuten
>
> Txabarriren hitzek Oteroren eta Peñalverren sentiberatasuna mintzen
> dutela... Eta Txabarrik ez al du sentiberatasunaren eskubiderik. Zergatik
> artista jendea "divinoa" da eta Diputatu Nagusiak ezin du bere burua
> defenditu?    Bere lanbidea tarteko, Peñalver alde batera utzita, nik ez
> dut inondik ere uste Xabi Oteroren Praileaitzekiko ardura, kezka eta
> sentsibilitatea Joxe Joan Txabarrirenak baino handiagoak direnik.
>
> Peñalverri dagokionez, berriz, eta Oierrek kontatzen dituen abenturak eta
> desbenturak gogoan izanik...
> -- Nork ordaindu du Praileaitzeko indusketa eta ikerketa guztiak, %100?
> Diputazioaren Kultura Sailak.
> -- Nork eskatu du Praileaitz kultura ondasuntzat jotzea? Diputazioaren
> Kultura Sailak.
> -- Nork argitaratu du Praileaitzeko kriston liburua? Diputazioaren Kultura
> Sailak.
> -- Nor da Praileaitzeko lanen arduradunetakoa? Peñalver.
> -- Nor da Diputazioaren Kultura Sailaren diputatua? Txabarri.
> -- Nork salatu du Txabarriren "arduragabekeria"? Peñalverrek.
> -- Nork esan du Txabarri harrobi-ugazaben interesetara makurtu dela?
> Peñalvarrek.
> -- Nork eskatu du Txabarriren dimisioa? Peñalverrek.
> -- Nor da harroskoa? Txabarri.
> -- Noren sentiberatasuna dago minduta? Peñalverrena.
>
> Begira, Diputazioak egin du egin duena bere funtzioa delako eta inork ez dio
> eskerrik zor. Eta inork ez du espero soldata parapublikoa duten pertsonek
> Administrazioa lausengutu behar dutenik, baina ezta euren zenbait konpleju
> uxatzeko  eta nolabaiteko "pose" sozialari eusteko Administrazioa astindu
> beharrik ere. Behar bada Peñalverrek ez dio Diputazioari jaramonik egin
> beharrik... Baina ezta Mutrikuko zenbait ekologistari ere. Nortasunari eutsi
> tinko, bai, baina bi saihesbidetan.
>
> Amatiño
>
>
>
>   

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to