Oier: <Ez dut uste Otero eta Peñalverrek inolako beharrik dutenik horrelako aldarrikapenetan sartzeko, beren ohiko <lanak nahikoa prestijio eta errekonozimendu ematen baitie. Beraz, Txabarriren hitzak benetan mingarriak <gertatuko zitzaizkiela iruditzen zait.
-- Nik ez dut Peñalver ezagutzen baina bai, ostera, Xabi Otero, gutxienez azken hogei urteotan. Laguna dut eta profesional oso ona da. Industria Sailak egindako "Basque" liburua nik enkargatu nion berari. Eta aurrekoan esandako berbera esango dut: Nik Xabi Oteroren aldarriari entzun egiten diot eta baita Diputatu Nagusiaren erantzunari ere. Jakin egin behar da entzuten Txabarriren hitzek Oteroren eta Peñalverren sentiberatasuna mintzen dutela... Eta Txabarrik ez al du sentiberatasunaren eskubiderik. Zergatik artista jendea "divinoa" da eta Diputatu Nagusiak ezin du bere burua defenditu? Bere lanbidea tarteko, Peñalver alde batera utzita, nik ez dut inondik ere uste Xabi Oteroren Praileaitzekiko ardura, kezka eta sentsibilitatea Joxe Joan Txabarrirenak baino handiagoak direnik. Peñalverri dagokionez, berriz, eta Oierrek kontatzen dituen abenturak eta desbenturak gogoan izanik... -- Nork ordaindu du Praileaitzeko indusketa eta ikerketa guztiak, %100? Diputazioaren Kultura Sailak. -- Nork eskatu du Praileaitz kultura ondasuntzat jotzea? Diputazioaren Kultura Sailak. -- Nork argitaratu du Praileaitzeko kriston liburua? Diputazioaren Kultura Sailak. -- Nor da Praileaitzeko lanen arduradunetakoa? Peñalver. -- Nor da Diputazioaren Kultura Sailaren diputatua? Txabarri. -- Nork salatu du Txabarriren "arduragabekeria"? Peñalverrek. -- Nork esan du Txabarri harrobi-ugazaben interesetara makurtu dela? Peñalvarrek. -- Nork eskatu du Txabarriren dimisioa? Peñalverrek. -- Nor da harroskoa? Txabarri. -- Noren sentiberatasuna dago minduta? Peñalverrena. Begira, Diputazioak egin du egin duena bere funtzioa delako eta inork ez dio eskerrik zor. Eta inork ez du espero soldata parapublikoa duten pertsonek Administrazioa lausengutu behar dutenik, baina ezta euren zenbait konpleju uxatzeko eta nolabaiteko "pose" sozialari eusteko Administrazioa astindu beharrik ere. Behar bada Peñalverrek ez dio Diputazioari jaramonik egin beharrik... Baina ezta Mutrikuko zenbait ekologistari ere. Nortasunari eutsi tinko, bai, baina bi saihesbidetan. Amatiño Harrituta geratu nintzen Txabarrik karguan jarraituko ez zuela zabaldu eta DVn argitaratu zen erreportaje bat irakurri nuen arte. Kudeaketa lan oso ona egin zuela aitortzen zuen DVk baina besteak beste "sobrado" eta "pagado de si mismo" zela esaten zuten. Harrituta geratu nintzen, ez baita ohikoa izaten horrelakoak erreferentzia pertsonalak egitea kargudun publiko bati. Joan den astean Praileaitz dela eta Txabarrik egindako adierazpen batzuk irakurri nituen. "Si Xabi Otero y Xabier Peñalver quieren hacerse famosos, tienen la oportunidad de conseguirlo, uno en el ámbito de la fotografía y el otro en el de la prehistoria, pero que dejen de armar jaleo sin fundamento» Otero bere argazki ederrengatik ezagutzen dut bakarrik. Peñalverrekin izan dut tratua. Bere eskutik bizi izan nuen arkeologia munduan bizi izan dudan esperientzia hunkigarriena, Ekain-en sartu eta hango margo eta bazterrak ikustea. Ondoren hainbat erreportaje egin ditut Gipuzkoako Burdin aroko hiri harresituen ingurukoak, trikuharri eta cromlechen ingurukoak, eta abar.. Orain 4-5 urte urduri eta emozionatuta hotsegin zidan Debako haitzulo batean aurkikuntza bikainak egin zituztela esanez, eta telebistako kamerak hartuta joan ginen grabatzera baldintza batekin, irudi haiek ezin ziren argitara eman erakunde publikoekin adostuta aurkezpena egin arte. Baina grabatu beharra zegoen, indusketek aurrera jarraituko baitzuten eta aztarnak non eta nola agertu ziren grabatzeko une bakarra baitzen hura. Urtebete beranduago berriz ere izan ginen grabatzen Praileaitzen, eta ia beste urtebete pasa zen nire laneko kajoitik zinta haiek atera ziren arte. Hasiera hasieratik harrobiaren lanekin oso kezkatuta ageri zen Peñalver, baina gaia komunikabideetara atera eta zalaparta sortzeari uko egin dio hainbat urtez. Bere lana indusketa ahalik eta txukunen egitea eta txosten onak egitea zela zioen. Niri iruditzen zait Peñalver Praileaitz babesteko eskaera eginez komunikabideetara atera bada benetan gauzak larri ikusi dituelako izango dela, eta nik behintzat ez diot antzeman izan inoiz protagonismo pertsonalerako irrika berezirik. Are gehiago, ahal izan duen bitartean nahiago izan du eztabaida horietatik kanpo mantendu. Ez dut uste Otero eta Peñalverrek inolako beharrik dutenik horrelako aldarrikapenetan sartzeko, beren ohiko lanak nahikoa prestijio eta errekonozimendu ematen baitie. Beraz, Txabarriren hitzak benetan mingarriak gertatuko zitzaizkiela iruditzen zait. oier. Elena Lakak idatzi du: > Ez naiz ni Txabarrik egindakoa aztertzen hasiko, ez baitut ezagutzen > egindako lan guztia. > Ostera, irakurri eta entzun diodanetan, berba egiteko moduan harroskoa > oso iruditu zait, bere moduan pentsatzen ez dutenekiko errespetu > faltarekin eta prepotentzia puntuarekin: jendaurrean errietan egin > die, gogora datorkidanez, Andu Lertxundiri, Eskoriatzako alkateari, > Bergarako alkateari; hirugarren pertsona maiestatikoa erabili du erruz > bere handitasuna nabarmentzeko... Hori guztia, aitortu behar diot, oso > euskara onean. Horra hor aportazio inportante bat, eta ironia barik > diot. > > > > Agintariak eta euskararen harira, egun hauetan GoienaTBn ikusi > ditudanean Debagoieneko alkateak, hirugarren egunean edo, konturatu > nintzen normalak ginela: alkate guztiek normal hitz egiten dute > euskaraz, hau da, ondo, hizkuntza normal batean biziko bagina bezala, > bai hizkera arruntean bai alkate bati dagokion jasoagoan, eta > zirudienez, alfabetatutakoan. > Ikaragarri eskertu netsen hori. > > Elena > _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
