Ni ez naiz Txabarri eta ez daukat denerako erantzunik. Nik esan dezakedan bakarra neretzat Txabarri, Otero, Peñalver eta Lertxundi bezain errespetagarri eta sinesgarri iruditzen zaidala. Ez gehiago, baina ezta gutxiago ere.
Bestalde, nik ez dut esan Peñalverrek ezer egin duenik "bere burua puzteko", behar bada zenbait ekologista talderi aurre ez egiteagatik baino. Berriz diot "nortasunari eutsi tinko, bai, baina bi saihesbidetan". Eta argi gera bedi, nik Txabarri, Otero, Peñalver eta Lertxundiren profesionaltasuna eta gauzak ondo egiteko nahia defenditzen jarraituko dut. Eta lauron arrazoiak entzuten jarraitu nahi nuke. Amatiño -----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Oier Araolaza Enviado el: martes, 26 de junio de 2007 14:54 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: Re: [eibar] Txabarriren listoia Amatiñok: -- Nork salatu du Txabarriren "arduragabekeria"? Peñalverrek. -- Nork esan du Txabarri harrobi-ugazaben interesetara makurtu dela?Peñalvarrek. -- Nork eskatu du Txabarriren dimisioa? Peñalverrek. Ibili naiz begira baina ez ditut aurkitu non eta noiz esan dituen Peñalverrek aipatzen dituzu horiek. Nik ez neukan horren berri. Praileaitzen lagunen elkarteari irakurri dizkiot horrelakoak, eta Peñalver eta Otero elkarte horri babesa emanez agertu dira, hori izan liteke kontua? Praileaitzeko lagunen kritikak funtsik gabekoak baldin badira Diputatu Nagusiak nahikoa zuen erantzun tekniko batekin. Baina erantzunean Otero eta Peñalverren aurka horren modu pertsonalean egiteak adierazten du ziur aski bera ere minduta sentitu dela, ez kritikarekin bakarrik, baizik eta bi horiekin pertsonalki, traizioa egin izan baliote bezala. Amatiñok: > Eta inork ez du espero soldata parapublikoa duten pertsonek > Administrazioa lausengutu behar dutenik, baina ezta euren zenbait konpleju > uxatzeko eta nolabaiteko "pose" sozialari eusteko Administrazioa astindu > beharrik ere Pentsatzekoa da Peñalver bera jakitun izango dela nondik iristen zaizkion sosak, eta kritikak egin dituenerako (zuzenean berak egin baldin baditu behintzat) ondo pentsatuko zuela non sartzen ari zen. Bere "zenbait konpleju uxatzeko eta nolabaiteko "pose" sozialari eusteko Administrazioa astindu" duela pentsatzea libre da, baina nik ezagutzen dudan Peñalver (eta oker egon naiteke, maiz egoten naiz eta...) ez dut ikusten joko horren beharrean. Are gehiago, luzaroan debate horri publikoki ihes egin diola kontuan hartuta, eta hain zuzen ere bere indusketa lana eta argitalpenak ordaintzen dituen erakundea izanik kritikatu duena, iruditzen zait erabaki zaila gertatuko zela berarentzat, eta zaila egiten zait sinestea bere burua puzteko sartu denik horrelako "opari trukean". Gero arte, oier. Amatiñok idatzi du: > Oier: > > <Ez dut uste Otero eta Peñalverrek inolako beharrik dutenik horrelako > aldarrikapenetan sartzeko, beren ohiko <lanak nahikoa prestijio eta > errekonozimendu ematen baitie. Beraz, Txabarriren hitzak benetan mingarriak > <gertatuko zitzaizkiela iruditzen zait. > > -- Nik ez dut Peñalver ezagutzen baina bai, ostera, Xabi Otero, gutxienez > azken hogei urteotan. Laguna dut eta profesional oso ona da. Industria > Sailak egindako "Basque" liburua nik enkargatu nion berari. Eta aurrekoan > esandako berbera esango dut: Nik Xabi Oteroren aldarriari entzun egiten > diot eta baita Diputatu Nagusiaren erantzunari ere. Jakin egin behar da > entzuten > > Txabarriren hitzek Oteroren eta Peñalverren sentiberatasuna mintzen > dutela... Eta Txabarrik ez al du sentiberatasunaren eskubiderik. Zergatik > artista jendea "divinoa" da eta Diputatu Nagusiak ezin du bere burua > defenditu? Bere lanbidea tarteko, Peñalver alde batera utzita, nik ez > dut inondik ere uste Xabi Oteroren Praileaitzekiko ardura, kezka eta > sentsibilitatea Joxe Joan Txabarrirenak baino handiagoak direnik. > > Peñalverri dagokionez, berriz, eta Oierrek kontatzen dituen abenturak eta > desbenturak gogoan izanik... > -- Nork ordaindu du Praileaitzeko indusketa eta ikerketa guztiak, %100? > Diputazioaren Kultura Sailak. > -- Nork eskatu du Praileaitz kultura ondasuntzat jotzea? Diputazioaren > Kultura Sailak. > -- Nork argitaratu du Praileaitzeko kriston liburua? Diputazioaren Kultura > Sailak. > -- Nor da Praileaitzeko lanen arduradunetakoa? Peñalver. > -- Nor da Diputazioaren Kultura Sailaren diputatua? Txabarri. > -- Nork salatu du Txabarriren "arduragabekeria"? Peñalverrek. > -- Nork esan du Txabarri harrobi-ugazaben interesetara makurtu dela? > Peñalvarrek. > -- Nork eskatu du Txabarriren dimisioa? Peñalverrek. > -- Nor da harroskoa? Txabarri. > -- Noren sentiberatasuna dago minduta? Peñalverrena. > > Begira, Diputazioak egin du egin duena bere funtzioa delako eta inork ez dio > eskerrik zor. Eta inork ez du espero soldata parapublikoa duten pertsonek > Administrazioa lausengutu behar dutenik, baina ezta euren zenbait konpleju > uxatzeko eta nolabaiteko "pose" sozialari eusteko Administrazioa astindu > beharrik ere. Behar bada Peñalverrek ez dio Diputazioari jaramonik egin > beharrik... Baina ezta Mutrikuko zenbait ekologistari ere. Nortasunari eutsi > tinko, bai, baina bi saihesbidetan. > > Amatiño > > > > _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
