Duela dozena bat urte ekarri genuen Alvaro Arrizabalaga Kulturalera,
"Euskal herriaren historiaurrea" izeneko hitzaldia ematera eta
dagoeneko indusketa lanak egiten zebilen Leze-Txikin.

Hitzaldi oso-oso ona eman zigun. Indusketetan aurkitutako aztertzeko
erabiltzen zituzten metodoak aurkeztu zizkigun modu ulergarrian eta
egia esan tipo CSI iruditu zitzaizkidan. Detaile txikienak batu eta
espezialistek (gramineetan, animali hezurretan, fruitu hezurretan,
....) aztertzen dituzte. Gero, duela ez dakit zenbat urteko "eszena
berreraiketa" - ezaguera eta imaginazio pixka bat erabiliz -, egiteko
balio du: zer jaten zuten, zer klima zuten, nolakoak ziren, .... Niri
aluzinantea iruditu zitzaidan.

10-12 lagun baino ez ginen izango hitzaldian.... Ez dakit seguru baina
ez dut uste orduan autopistarena aipatu zuenik, baina beno, oraindik
autopista egiteke zegoen eta erakundeak konbentzitzen zebiltzan.

Maiatza zen, hitzaldia ostegun baterako antolatu genuen eta Alvaro
igandean ezkontzen zen. Larunbaterako gaiarekin lotutako txangoa
antolatu genuen eta, larunbatean bertan, bere ezkontzaren bezperan,
tipoak Gasteizen autobusarekin jasotzeko esan zigun eta gurekin etorri
zen Biasteri - Guardiara La Hoya gurekin ikustera eta han ere
azalpenak ematen jarraitzeko!

Esan bezala jende gutxi izan zen hitzaldian eta txangoan, ez dakit
orain kontrakoa eman arren interes gutxi sortzen duen/zuen gaiak edo
gaizki komunikatu genuen Kulturaletik.

Bada ez bada, aurreratzen dut urte hasiera aldian Jesus Altunarekin
hitzaldia hitzartuta dugula Kulturalean.

Ondo segi

Eneko


2007/7/20, Oier Araolaza <[EMAIL PROTECTED]>:
>
> Iñigok:
>
>
> > "Kasualidadia" bebai Leze-Txiki-ko berrixa Praileaitz I ondorengo
> > egunean argitaratzia. GFA eta EJ ez al du nahiko beraien burua
> > zertxobait zuritzea?

>
> Bestalde Lezetxiki salbatzeko autopistaren ibilbidea aldatu behar izan zela
> ez da inon argitaratu (egunotan behintzat). Hori Alvaro Arrizabalagak eta
> Jesus Altunak kontatu zidaten Lezetxikin egon ginenean.
>
>  Erakundeek Lezetxiki beren lanaren adibide erakutsi nahiko balute pozik
> hartuko nuke nik, baina horrek ez dakit Praileaitzen gestioa zuritzen
> lagunduko lukeen edo kontrako eragina izango lukeen.
>
> oier.
> _______________________________________________
>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to