Gaur komunikabideetan beste leizezulo eta aztarnategi bati buruzko 
albisteak datoz. Lezetxiki-ri buruzkoak. Lezetxiki Arrasaten dago, eta 
bertan aurkitu dira Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrenak. Bere 
garaian Joxe Miguel Barandiaranek industu zuen aztarnategi hori, edo 
horren zati bat, eta bertan aurkitu zuren orain 150.000 urteko giza 
hezur bat. Homo Heildebergensis-arena dela diote adituek, 
Neanderthal-aren aurreko gizaki batena.

Maltzaga-Urbina autopistaren ibilbidea zehaztu zenean Lezetxiki bertatik 
pasatzekoa zen errepidea. Obra modu horretan gauza izan balitz 
aztarnategia erabat suntsituko zen. Aranzadik errekurtsoa egin zuen, eta 
lortu zuten ibilbidea aldatu eta autopista beste toki batetik pasatzea. 
Horri esker jarraitzen dute industen Alvaro Arrizabalaga eta Marijose 
Iriartek gidatutako lantaldeak Lezetxikin. Autopista bati ibilbidea 
aldatzea ez da izaten "merkea" baina kasu horretan horrela egitea 
erabaki zen. Horrelako adibideek egiten dute arraroago Praileaitzen egoera.

oier.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to