Iñigok: "Kasualidadia" bebai Leze-Txiki-ko berrixa Praileaitz I ondorengo
egunean argitaratzia. GFA eta EJ ez al du nahiko beraien burua zertxobait zuritzea?
Ez, ez dot uste lotuta daudenik. Lezetxikin (aztarnategi askotan bezala) udan egiten dira indusketa lanak. Alvaro Arrizabalaga da indusketa horien zuzendaria, eta uztailean Lezetxikin eta abuztuan Irikaitzen (Zestoan, Ekain-etik gertu baina hura baino 10 aldiz zaharragoak diren aztarnak ematen dituena) aritzen da. Aztarnategi bakoitzean indusketak bukatzen ari denean prentsaurreko bat ematen du, eta atzo egin zuen Lezetxikikoa, eta horregatik dator gaur prentsan. Bestalde Lezetxiki salbatzeko autopistaren ibilbidea aldatu behar izan zela ez da inon argitaratu (egunotan behintzat). Hori Alvaro Arrizabalagak eta Jesus Altunak kontatu zidaten Lezetxikin egon ginenean. Erakundeek Lezetxiki beren lanaren adibide erakutsi nahiko balute pozik hartuko nuke nik, baina horrek ez dakit Praileaitzen gestioa zuritzen lagunduko lukeen edo kontrako eragina izango lukeen. oier.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
