Txarrena, Eneko, eraikuntzarako harrobixetan gehixenbat karearrixa 
bilatzen dala da eta hau ez dagola beherantz eta beherantz zulatuta. 
Izan be, kare harrixa sasoi batian itsaso subtropikal izandako arrezife 
geruzetatik sortutakua da.

Eta nun dago?
Parke naturaletan, leizezuluak dagozen tokixetan, Arno-Izarraitz, 
Anboto, Udalaitz, Aizkorri...

AHTak karaitz mendixak zulatuko dittu, Udalaitz, Aizkorri, Aralar...eta 
hor be eukiko dabe materixala, baiña ez nahikua. Zabaldu egin biharko 
dittue zuluok edo "deskuiduan" dinamita gehixago nunbaitt jarri eta "ya 
que...", "Estudio de Impacto Ambiental" zorabiagarri bat aurkeztu eta 
"aurrera"! Baiña "itsuak" ezin jakin  aurrera edo atzera doian.
 
Itsu hitza txarto erabiltziagaittik, barkamen eskaera zintzuena aurrera 
doiazela dakixen itsu guztieri, bereziki, Enekoren Salgadori buruzko 
mezuek "saudadeak" piztu eta gero, português lagun Martinhori, lagun 
"invisual" internauta. Portugesez "cego" nahiko despektibua da, berez 
AHTren alde itsu itsuan aritzen diranei nik deittuko netsena, cegos 
(oñarteko arrazoiak ikusitta, edo itsu...edo demagogo), eta "invisual", 
fisikoki itsuak diranei esaten jakuena.

Asier Arregi


Eneko Astigarraga(e)k dio:
> (...)Ez dakit beste teknika batzuekin mendia jan
> beharrean, beherantz egin dezaketen edo zer, baina asuntuak ez dauka
> soluzio erreza. Energia edo zaborrena ezta.
>
> Eneko
>   

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to