Oier A "Autopista bati ibilbidea aldatzea ez da izaten "merkea" baina kasu horretan horrela egitea erabaki zen. Horrelako adibideek egiten dute arraroago Praileaitzen egoera" --- Apunte ona dudarik gabe!!, batez ere mendi osoaren gehiengoa dauaneko janda dagonian. Gure lagun batek esaten daben bezala bertan gelditzen jakuena (harri kopuru bezala) hainbeste diru suposatzen badau, zenbat "diru" jaso dabe mendi hortatik orain arte?. Eta zerren truke?.
"Kasualidadia" bebai Leze-Txiki-ko berrixa Praileaitz I ondorengo egunean argitaratzia. GFA eta EJ ez al du nahiko beraien burua zertxobait zuritzea? Dana dela, Prailehaitz babestu nahi dogunok "ganas de armar jaleo" daukagun "radicales" eta "mesiánico" kuadrilla bat baino ez gara. Zein dago hemen demagogia erabiltzen? Benetako bildurra ematen dozta gure Diputatu Nagusia izan zen Txabarrik Pasaiko Portuan burutuko daben lana. Jaizkibel, hasi zaitxez dardarka... Iñi -----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Oier Araolaza Enviado el: viernes, 20 de julio de 2007 12:08 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: Re: [eibar] Praileaitz, 50m, 80m, 100m Gaur komunikabideetan beste leizezulo eta aztarnategi bati buruzko albisteak datoz. Lezetxiki-ri buruzkoak. Lezetxiki Arrasaten dago, eta bertan aurkitu dira Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrenak. Bere garaian Joxe Miguel Barandiaranek industu zuen aztarnategi hori, edo horren zati bat, eta bertan aurkitu zuren orain 150.000 urteko giza hezur bat. Homo Heildebergensis-arena dela diote adituek, Neanderthal-aren aurreko gizaki batena. Maltzaga-Urbina autopistaren ibilbidea zehaztu zenean Lezetxiki bertatik pasatzekoa zen errepidea. Obra modu horretan gauza izan balitz aztarnategia erabat suntsituko zen. Aranzadik errekurtsoa egin zuen, eta lortu zuten ibilbidea aldatu eta autopista beste toki batetik pasatzea. Horri esker jarraitzen dute industen Alvaro Arrizabalaga eta Marijose Iriartek gidatutako lantaldeak Lezetxikin. Autopista bati ibilbidea aldatzea ez da izaten "merkea" baina kasu horretan horrela egitea erabaki zen. Horrelako adibideek egiten dute arraroago Praileaitzen egoera. oier. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
