Barkatu baina ez. Ez duk tranpa merkea, egia latza baizik. Eta bazekiat
zertan ari naizen. Nik bai behintzat. Hik... ez zekiat.
Horrek ez dik esangura kontra egoterik ez dagoenik. Edota kontra egotea
zilegi ez denik. Horixe baietz. Eta garbi gera bedi  ez dudala inondik ere
uste AHTn kontra egotea ETAri jokoa egitea denik, besterik gabe. Plano biak
ondo asko bereizten ditiat.
Bestetik:
1. Nik ez diat uste Europako AHTren alde gauden euskaldunok "progresoaren
ideia abstraktua" defenditzen dugunik.
2. Jakina, gehiengoaren legitimidadea gutxiengoarena bezain errespetagarria
dela, zenbaitetan besterik iruditu arren.
3. Eztabaidaren fasean (AHT bai/ez) ez dela amaitu pentsatzeari
errealismorik eza zeritzot. Beste kontu bat litzatekek nondik nora eta
zelan.
4. Eta (hemendik laster) ETAren kontra ekin beharrik ez zeukat, barrena 30
urte zeramatzat-eta, nik neuk bederen.
 
Baina, tranparik, zoritxarrez, ez. Tranparik ez dagoenaren tranpan bizi
denaren tranpa ez baduk behintzat.
 
Amatiño

  _____  

De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Xabier Mendiguren
Enviado el: miércoles, 14 de noviembre de 2007 14:52
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Gu guztion trena


amatiñok:
-- Baina arazoa ez da hori. Hainbat arrazoirengatik borondaterik onenaz 


kontra egon daitezkeen gutxi batzuk izan ezik, AHT aitzakia politikoa 
besterik ez da. Bakerik balego ez litzateke horrela planteatuko. 



Barka, Amatiño, baina tranpa merkea da hori. Inork ez du biolentzia
politikoa aipatu eztabaida honetan, eta gaia desbideratzea iruditzen zait.
AHTren kontrako gaudenok arrazoiak eman izan ditugu, behin eta berriz, bata
bestearen atzetik. Alde zaudetenok, edo progresoaren ideia abstraktua
(hasieran), edo gehiengoaren legitimitatea (orain, "eztabaidaren" fasea
amaituta), eta, itxura denez, ETAren kontra ekin beharra (hemendik laster).

X.

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to