Josuk:

<Guztiz legala da herri-kontsulta barik AHT eraikitzea. Nik dakidala
sistema-aldaketak bai, kontsultatu behar dira, baina sistema horren arabera
egindako gestioak ez, ez dago zertan, behintzat. Beraz ulertzen dut Eusko
Jaurlaritzak ez duela zertan AHTri buruzko galderarik egin behar.
-- Oinarri-oinarrizkoa. Euskararen Legeak aurten betetzen ditu 25 urte.
Inork ez zuen herri-kontsultarik eskatu. Eta beste ehundaka adibide jarri
zitezkeen.

<Baina bai EAEn zein Nafarroan parlamentuen %86aren babesa badu, eta hori
herriaren nahiaren isla bada, zein beldur dago ba, AHTri buruzko kontsulta
egiteko? 
-- Baina nork esan du beldurra denik? Zein alderdik eskatu du hori Berlindik
Lisboara, edo Sevillatik Londresera?
Guk indarrean dugun sistema demokrazia parlamentarioa da. Gainera, horrek
zentzurik luke, izatekotan, orain dela 25 urte. Baina egitasmoa ez dago
eztabaida-fasean, eraikuntza-fasean  baino.

<Ibarretxeren planaren inguruko kontsultan, parlamentuaren erdiaren babesak
konfidantza nahikoa ematen badio EJri, zergaitik AHTren kasuan
parlamentuaren %86ak ez dio EJri konfidantza hori ematen?
-- Eta nork esan du ez dionik ematen? Konfiantza ezezik, baita inork dirua
jarri ere. Hitz goxoak edonork eman ditzake baina kostu guztia (azken
xentimoraino) ordaintzea konfiantza hutsa baino zerbait da. Ala ez?

<AHTren aurka sutsu ari da jende nahikotxo, baina nik gizartean ez dut
antzematen AHTren aldeko mugimendu handirik. Gehiago nolabaiteko pasotismoa.
AHTren aurka ez daudenetatik, ez dakit zenbat joango lirateken aldeko botoa
ematera, eta horretaz EJn jabetuta daudela antzematen dut, Amatiño, zure
artikuluan. Bestela ez ditut ulertzen ariketa demokratiko (nahiz eta legalki
beharrezko ez izan) hau egiteko beldurrak.
-- Baina arazoa ez da hori. Hainbat arrazoirengatik borondaterik onenaz
kontra egon daitezkeen gutxi batzuk izan ezik, AHT aitzakia politikoa
besterik ez da. Bakerik balego ez litzateke horrela planteatuko.

Amatiño

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to