amatiñok: -- Baina arazoa ez da hori. Hainbat arrazoirengatik borondaterik onenaz
kontra egon daitezkeen gutxi batzuk izan ezik, AHT aitzakia politikoa besterik ez da. Bakerik balego ez litzateke horrela planteatuko.
Barka, Amatiño, baina tranpa merkea da hori. Inork ez du biolentzia politikoa aipatu eztabaida honetan, eta gaia desbideratzea iruditzen zait. AHTren kontrako gaudenok arrazoiak eman izan ditugu, behin eta berriz, bata bestearen atzetik. Alde zaudetenok, edo progresoaren ideia abstraktua (hasieran), edo gehiengoaren legitimitatea (orain, "eztabaidaren" fasea amaituta), eta, itxura denez, ETAren kontra ekin beharra (hemendik laster). X.
_______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
