Hi bai demokrata, Eneko. Aupa. Mezurik onena erantzun barik...ai-ai-ai.

Firmak biltzia edo erreferenduma, udalDEMOS danetan egin...bai? 
demokraziaren izenian amen? (Informaziño zabala banatzia be ez legoke 
txarto).

AHTkin... eta autodeterminaziño kontsulta batekin, be bai?

Demokrata auto-izendatzen diran batzuren jarrera faxistak azkar azalduko 
litzakez. Edo hobeto esanda, azalduta dagoz baiña aplikatu egingo dira...

Martxa honetan egoera hau laster ezagutuko dogu. Egunotan Ibarretxek, 
hitzetan behintzat, oso jarrera demokratikua azaldu zeban.

Espaiñiar SUBDITO batek demokrazia hitza, "Constitución" dalakuari 
lotuta bakarrik erabili ahal dau, eta bestela, herejia, diabrua, 
terroristia, separatistia edo asesinua izateko tituluak edo titularrak 
azkar irabazten dittu, beste ezer egitteke.

Asier Arregi


Eneko Astigarraga(e)k dio:
> Jendeak horrela nahi badu, eta kontutan izanda 1,8 miloi boto emaile
> inguru garela EAE-n,  ezin da 900.000 edo miloi bat sinaduradun AHT-a
> gelditzearen aldeko herri - iniziatiba  bat aurkeztu Legebiltzarrean?
>
> Ez dakit nola den tramitea eta abar, baina horrek indarra edukiko luke
> AHT-a gelditzeko, diot nik.
>
> Eneko




_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to