2007/11/22, Asier Arregi <[EMAIL PROTECTED]>: > Hi bai demokrata, Eneko. Aupa. Mezurik onena erantzun barik...ai-ai-ai.
Joe, ia 40 mezuko katean neurea onena dela deritzozu, eskerrik asko! Legegintzan ez daukat ideiarik, lojikak agintzen didana idatzi dut. Idatzi eta gero begiratu eta Ekainaren 26ko 8/1986 Legegintzarako Herri-Ariori buruzko Lege bat dagoela ikusi nuen. Legegintzarako da, ez dakit zentzurik daukan, baina ez dakit zenbateko abiadura baino gehiagoko trenak lurraldetik ez pasatzea legeztatu daitekeen, edo AHT-a ostopatuko lukeen beste zeozer, edo zuzenean debekatzea, edo ... 30.000 sinadura egiaztatuta eskatzen ditu aipatutako legeak, 4 hilabetetan batuta, aurretik antzeko zeozer aurkeztuta ez egotea, eta irabaziz gero, sinadura batuketan izandako gastuak ordaintzen dira! Aurretik, oso egun gutxitan bildu izan dira ehun mila sinaduratik gora, notario eta udaletxeetan. Baina 30.000ko ekimena legebiltzarraren %86ak atzera botako luke iniziatiba hori, legez eta etika demokratikoaren aurka (baldin badago holakorik) joan barik. Egia esan, 30.000 firma boto emaileen %2ra ez da ailegatzen, 250.000 sinadura boto emaileen %14ara baino ez da ailegatzen, Amatiñok hasieran emandako datuaren arabera Legebiltzarrean AHT-a gelditzearen alde dauden legebiltzarkideen portzentai berdina, %14a Horregatik esaten nuen 900.000 edo miloi bat sinadura beharko liratekeela legebiltzarkideei oker daudela adierazteko, %50 edo inguruan ibiltzeko. Naiz eta legalki Legebiltzarrak atzera bota ahal izan 900.000 sinadura egiaztatu duen Herri-Arioa (uste dut behintzat), nik uste kontutan izango luketela tamaina hortako ekimena. Insosteniblea lirateke legebiltzarkideen jarrera, nik uste. Ez dakit sinadurarik emango nukeen, ikusi behar proposatutakoa. Baina ez esan ideiarik ez ditudala ematen :-) Eneko > > Firmak biltzia edo erreferenduma, udalDEMOS danetan egin...bai? > demokraziaren izenian amen? (Informaziño zabala banatzia be ez legoke > txarto). > > AHTkin... eta autodeterminaziño kontsulta batekin, be bai? > > Demokrata auto-izendatzen diran batzuren jarrera faxistak azkar azalduko > litzakez. Edo hobeto esanda, azalduta dagoz baiña aplikatu egingo dira... > > Martxa honetan egoera hau laster ezagutuko dogu. Egunotan Ibarretxek, > hitzetan behintzat, oso jarrera demokratikua azaldu zeban. > > Espaiñiar SUBDITO batek demokrazia hitza, "Constitución" dalakuari > lotuta bakarrik erabili ahal dau, eta bestela, herejia, diabrua, > terroristia, separatistia edo asesinua izateko tituluak edo titularrak > azkar irabazten dittu, beste ezer egitteke. > > Asier Arregi > > > Eneko Astigarraga(e)k dio: > > Jendeak horrela nahi badu, eta kontutan izanda 1,8 miloi boto emaile > > inguru garela EAE-n, ezin da 900.000 edo miloi bat sinaduradun AHT-a > > gelditzearen aldeko herri - iniziatiba bat aurkeztu Legebiltzarrean? > > > > Ez dakit nola den tramitea eta abar, baina horrek indarra edukiko luke > > AHT-a gelditzeko, diot nik. > > > > Eneko > > > > > _______________________________________________ > Mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > -- Eneko Astigarraga CodeSyntax Azitaingo Industrialdea 3 K E-20600-EIBAR Tel: +34 943 82 17 80 _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
